PRIBATUTASUN POLITIKA

Ohar honen bitartez, Aitor Aritzetak webgunearen Datu Pertsonalen Babesarako Politika azaltzen du, erabiltzaileei webgunetik datu pertsonalak eskatuko EZ zaizkiela adieraziz. Harremanetarako bide bakarra webgunean agertzen den korreoa izango da, eta erabiltzaileak askatasunez zein bolondreski datu pertsonalak elkarbanatzen baditu honakoak babesteko protokoloa adieraziko da jarraian.

Aitor Aritzetak Datu Pertsonalen Babesarako Politika eguneratuta mantenduko du indarrean dauden lege eta jurisprudentzia aldaketen arabera. Aldaketa hauek webgunean argitaratuko dira, erabiltzaileei honakoak irakurtzeko baliabideak erraztuz. Ondorioz, Aitor Aritzetak erabiltzaileekin duen harremana indarrean dauden legeetan oinarrituko da.

Datuen trataeraren arduraduna

Datu pertsonalen trataera Aitor Aritzetak gauzatuko du, bere helbide fiskala Tolosa Hiribidea, 70, 20018 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa izanik.

Erabiltzaileek bolondreski izaera pertsonaleko datuak elkarbanatu ditzakete webgunean argitaratuta dagoen korreo elektronikoaren bitartez. Betiere, informazio hau elkarbanatzeak webgunean argitaratuta dagoen Pribatutasun Politika baimentzea eta onartzea dakar. Azpimarratzekoa da Aitor Aritzetak ez duela INOIZ izaera pertsonaleko informaziorik eskatuko, korreo elektronikoaren erabilera helburu profesionaletara murrizten baita: irakaskuntzaz, ikerketa proiektuez edota ikerketa kontratuez hitz egin eta jardutea hain zuzen.

Datu pertsonalen trataeraren helburua

Datu pertsonalen bilketa eta trataeraren helburuak:

  • Zalantzak argitzea, eskariei eta proposamenei erantzutea.

 

 

Legitimazioa

Datuen tratamendua legitimatzen duten oinarri juridikoak erabiltzailearen baimena eta Aitor Aritzetak zalantza, eskari edo proposamenari erantzuteko interesa dira.

Datu pertsonalen hartzaileak

Datuak ez dira hirugarren pertsonekin elkarbanatuko, bitarteko lege-betebeharra ematen den egoeretan izan ezik.

Interesdunen eskubideak

Erabiltzaileek euren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea dute, ondorengo arrazoiengatik datuen tratamendua mugatu edo ezeztatu nahi izango balute: 

  • Datuen eramangarritasuna.
  • Datuen trataera automatizatu hutsean oinarritutako erabakiak ekiditeko.
  • Emandako baimena ezeztatzeko.
  • Kontrol-agintaritzei erreklamazioak aurkezteko. 

Erabiltzaileek euren eskubideak erabiltzeko, edota datu pertsonalen trataera orokorarren informazioa eskuratzeko, arduradunari, Aitor Aritzeta, idatzizko eskari bat bidali behar diote “Datu pertsonalak” izenburuaren eta hurrengo korreo elektronikoaren bitartez:  aitor.aritzeta@ehu.eus.

Erabiltzaileek, nolanahi ere, emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna izango dute, eta Aitor Aritzetak datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro baztertzeko eskubidea izango du, Zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzei kalterik egin gabe. Erabiltzaileak arduratuko dira emandako datu pertsonalen edozein aldaketa jakinarazteaz.

Datuak gordetzeko epeak

Erabiltzaileen datu pertsonalak behar diren neurrian baino ez dira gordetzen, informazio hori zertarako bildu den kontuan hartuz eta tratamenduaren oinarri juridikoa jarraituz. Datu pertsonalak erabiltzaileek arduradunari lotuta jarraitzen duten neurrian mantenduko dira, betiere arduradunak datu pertsonalen tratamendua ezabatzen, ezeztatzen edota mugatzen ez duen bitartean, hark hontarako eskubidea izanik.

Kasu horietan, datuak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, inolako erabilerarik eman gabe, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoak diren bitartean, edo haien tratamendutik nolabaiteko erantzukizun judiziala, legala edo kontratuzkoa erator daitekeen bitartean, honakoa berrikusteko datu horiek berreskuratzea beharrezkoa izanik.

Segurtasun neurriak

Aitor Aritzetak indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu, tratatutako informazio motaren arabera, eta jasotako datuen aldaketa, galera eta baimenik gabeko trataera zein sarbidea ekiditeko eskura dituen beste bitarteko eta neurri tekniko batzuk ezarri ditu ere. Aitor Aritzetak erabiltzaileek internet bidez bidaltzen dioten informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko segurtasun neurriak hartu izana bermatzen du.

PUBLICACIONES

ARGITALPENAK

PROYECTOS DE INVESTIGACIÓN

IKERKETA PROIEKTUAK

CONTRATOS DE INVESTIGACIÓN

IKERKETA KONTRATUAK

EXPERIENCIA ACADÉMICA

ESPERIENTZIA AKADEMIKOA

CONGRESOS

KONGRESUAK

EXPERIENCIA EN GESTIÓN

KUDEAKETA ESPERIENTZIA

Aitor Aritzeta doktorea eta irakaslea

Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (EHU/UPV).
Psikologia Fakultatea.
Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta Garapena.

Tolosa Hiribidea, 70, 20018 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.

aitor.aritzeta@ehu.eus

Lege-oharra / Pribatutasun politika / Cookie politika

Diseinu grafikoaren egile-eskubideak: Aitze
Web programazioa: Anfora

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies